2025/6/5:
Herritarren zientzia-plataforma berria, herritarrak klima-ekintzan inplikatzeko
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak atal berri bat prestatu du bere webgunean, "Herritarren Plataforma" izenekoa. Herritarren zientziaren bidez ekintza klimatikoa herritarrei hurbiltzeko eta klima-aldaketara egokitzeko parte-hartze aktiboa errazteko pentsatutako gunea da.
Atal berri horrek proiektuaren esparruan garatutako hiru tresna biltzen ditu, lurraldearen jarraipena eta kudeaketa egiteko funtsezko informazioa biltzeko aukera ematen dutenak, betiere herritarren laguntzarekin.
- Lurzain: lurzoruaren osasunaren ebaluazioa
- Minka/kazkabAPP: kazkabar-itxurako prezipitazioen erregistroa eta jarraipena
- Nbs-CoBAs: hiri-naturalizazioaren onura psikosozialen ebaluazioa

