Ekintza C.7.1:
Herritarrak prestatzea
Tresnak garatzen eta ekintzak ezartzen ari gara herritarrak klima-aldaketaren arloan konprometiarazteko eta prestatzeko, bakoitzak arazoaren eta konponbidearen zati bat dela senti dezan, ekintzarako urratsak erraztuz. Besteak beste, kontsumo arduratsua, mugikortasun jasangarria edo hiri-elementu naturalak azpimarratzen ditugu.
Zer egingo dugu?
Ekoetxea Sareko zentroetako klima-aldaketari buruzko esperientzien hiru hilez behingo agenda.
Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak, Ekoetxeak, planeta zaintzeko eta hurrengo belaunaldientzat gure natura- eta kultura-ondarea bermatuko duen etorkizuna babesteko duen konpromisoa betez, esperientzia interaktiboen eskaintza zabala du, benetakoak eta hainbat arlotan murgilduak, hala nola klima-aldaketan, biodibertsitatean eta ekonomia zirkularrean. Esperientzia horiei esker, herritarrak aldaketaren parte dira, eta pentsatzeko eta jarduteko modu iraunkorragoetarako aldaketa ekosoziala bultzatzen dute.
Ekoetxea eta klima aldaketa esperientzien eskaintza datozen 15 egunetarako.
-
2026/11/12
17:30- 19:00Meatzaldea-Gallarta Hitzaldiak Pertsona helduak
Basoa irakurketa kluba
Egin bat gure ingurumen-irakurketa klubarekin, partekatu ideiak eta hausnartu bizi garen lurraldearen izaerari, jasangarritasunari eta etorkizunari buruz.Doan -
2026/11/14
10:30- 13:30Azpeitia Tailerrak eta eskulanak Pertsona helduak
Puntilismo tailerra: uraren osasunaz diharduten intsektuak
Esperientzia honetan, uraren osasunaz diharduten intsektuak ezagutuko dituzu arte zientifikoaren bidez.Doan -
2026/11/14
10:00- 12:00Añana-Sobron Tailerrak eta eskulanak Adin guztiak
Aztarna jarraitu
Egin bat rteera ezberdin batekin, naturan murgiltzeko eta gure ondoan bizi diren ugaztunen arrastoari jarraitzeko.Doan -
2026/11/15
11:00- 13:00Txingudi Bisitak eta ibilbideak Familiak
PERRETXIKOTARA! Ibilbide antzeztua
Perretxikoek hitz egin dezaketela uste al duzu? Eta basoak bere sekretu guztiak ezagutzen dituen pertsonaiak ezkutatuko balitu?4,00 € -
2026/11/15
11:00- 13:00Urdaibai Bisitak eta ibilbideak Familiak
EZAGUTU URDAIBAI: Atxarreko behatokia
Ekoetxea Sareak natura gune enblematikoetan deskubritzeko eta harekin konektatzeko aukera eskaintzen dizu.2,00 € -
2026/11/15
11:00- 14:00Meatzaldea-Gallarta Bisitak eta ibilbideak Adin guztiak
Animalien arrastoaren atzetik
Ikasi faunak bere ibilbidean uzten dituen arrastoak interpretatzen eta ezagutu gure natura-inguruneetako ezkutuko bizitza.2,00 € -
2026/11/21
11:00- 13:30Urdaibai Bisitak eta ibilbideak Familiak
EZAGUTU URDAIBAI: San Kristobaleko padura
Ez al dakizu oraindik zer egin aste santu honetan? Ekoetxea Sareak naturarekin konektatzeko aukera eskaintzen dizu, gune enblematikoetan.2,00 € -
2026/11/21
10:30- 12:30Azpeitia Tailerrak eta eskulanak Familiak
Diorama: ur-ekosistemen leihoa
Ura gardena eta konplexua dela ikusiko dugu eta, hori bera eskuekin landuko dugu.Doan -
2026/11/21
14:00-16:00Añana-Sobron Tailerrak eta eskulanak Familiak
Hondakinen prebentziorako astea: Gabonetako apaingarriak sortu upcycling bidez
Ikasi Gabonetako zuhaitzerako apaingarri originalak egiten material birziklatu eta biodegradagarriak berrerabiliz.Doan -
2026/11/22
11:00- 13:00Txingudi Tailerrak eta eskulanak Familiak
KOXINATU: Udazkeneko zaporeak familian
Bertako eta sasoiko sukaldaritzaren balioa familian ezagutuko dugu esperientzia praktiko, sortzaile eta gozagarri baten bidez.4,00 € -
2026/11/22
13:00-14:00Meatzaldea-Gallarta Ikuskizunak Adin guztiak
Matraka ma non troppo
Gizarte honek botatzen dituen objektuak musika-tresnak bezain gauza zoragarriak bihurtzen dituen musika-ikuskizun bat ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.Doan -
2026/11/22
12:00- 13:00Meatzaldea-Gallarta Tailerrak eta eskulanak Familiak
Erritmoa duten hondakinak
Tailer honetan, birziklatutako materialetatik abiatuta tresnak eraikiko ditugu, eta ikusiko dugu keinu txikiek aldaketa handiak eragin ditzaketela planetarentzat.Doan -
2026/11/22
10:00- 14:00Meatzaldea-Gallarta Tailerrak eta eskulanak Adin guztiak
Aztertu: zientzia, birziklapena eta naturaren aldeko ekintza
Jarri zure burua proban Eko Race Meatzaldean eta ezagutu nola eman bigarren bizitza botatzen ditugun gauzei!Doan
Kontsultatu hemen gure esperientzien programazio osoa.
Web EkoetxeaBurututako jarduerak
Kostu estimatua
404.278 €
Ekintzaren iraupena
2019-2023
Arduraduna
Parte-hartzaileak

