Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru baso-lursail berreskuratu ditu Soraluzen, 1.880 zuhaitz autoktonorekin
2023/04/24
Jarduera LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren parte da eta Debabarreneko Azpiegitura Berdearen Sarearen proposamenean sartuta dago.
Soraluzeko (Gipuzkoa) hiru baso-lursailen leheneratze ekologikoari esker, Muskiritzu mendilerroaren hegoaldeko isurialdeko eremu degradatua berreskuratu ahal izan da, 1.880 zuhaitz autoktono landatuta.
Jarduera hori LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren parte da, C.4.2 Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzaren barruan, eta, zehazki, C.4.2.7 Debabarreneko egitura berdea hobetzekoaren barruan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Soraluzeko Udalaren partaidetza du.
Helburuak
- Bertako basoa sustatzea, inguruko flora eta faunarekin batera.
- Lurzoruaren babes-funtzioa areagotzea, denboran jasangarria eta kalitatezkoa den landare-estalkia jarrita.
- Klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzea, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko gaitasuna hobetuz.
Hasierako egoera
Jarduketa hiru lurzatietan gauzatu da, 2,88 hektareako azaleran, Gipuzkoako azpiegitura berdearen sarearen Funtzionaltasun Ekologikorako Intereseko eremu baten barruan, Debabarrena eskualdean. Hiru lurzatietan egurra ekoizteko baso plnatazioak zeuden (Larix sp. Eta Pinus radiata), 2020 eta 2021 urteetan moztu ziren arte.
Amaierako egoera
Leheneratu diren lurzatietan 1.880 zuhaitz autoktono landatu dira, batez ere pagoa (Fagus sylvatica), haritza (Quercus robur) eta lizarra (Fraxinus escelsior). Soraluzeko Udalak natura kontserbatzeko helburura bideratuko ditu leheneratutako lurzatiak, gutxienez 30 urtetan zehar, modu horretan lurrandeak duen klima aldaketari aurre egiteko erresilientzia areagotuz.