2022/10/11:
Gipuzkoako 19 enpresa erakundek parte hartu dute Naturklimak eta Tecnunek ekonomia zirkularrari buruz antolatutako bigarren tailerrean

Gipuzkoako 19 enpresa erakundek parte hartu dute Tecnunen Ibaetako campusean ekonomia zirkularrari buruz egindako bigarren tailerrean, Naturklimak eta Tecnunek dinamizatuta, Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan.

Parte hartu duten erakundeen taldeak uztaileko lehen tailerrean egin zuen azterketan oinarrituta, enpresek beren produktu, zerbitzu edo prozesuetan ekonomia zirkularra bultzatzeko garaian dituzten oztopo, aukera, ahulezia eta indarguneetan sakondu dute. Multzo tematikoetan banatuta –lehengaiak, ura eta energia, azpiproduktuak eta hondakinak, merkatua, kontsumitzailea eta kontzientziazioa, eta legedia eta ziurtapena–, parte hartzaileek eztabaida egin dute ekodiseinuak eskaintzen duen aukeraz, eta eko, bio edo jasangarri bezalako kontzeptuak argitzeko eta erregularizatzeko beharraz. Halaber, ondorioztatu dute zenbait erakundek zuzenean nozitu dituztela klima aldaketaren ondorioak, bai beren lantegietan, bai hornidura katearen bidez. 

Tailerra C.9.3: ekintzaren barruan dago: Klima aldaketaren ekintzarako gobernantza eredu berriak diseinatzea

Erakunde laguntzaileak: Naturklima eta Tecnun