GIH eta klima-aldaketa gazteekin
2024/10/15
- 2024/10/18
8 tailer Gipuzkoako hiru ikastetxerekin
Helburua
Jarduera honen helburua da batxilergoko ikasleak klima-aldaketaren, 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) garrantziari buruz sentsibilizatzea. Era berean, gazte horiek klima-aldaketaren erronkaz nola jabetzen diren, horrek eragiten dituen arazoak zenbateraino ulertzen dituzten eta GJHak lortzeko banaka nahiz taldean har ditzaketen neurriak ezagutu nahi dira.
Jardueraren helburua da, Trivial Pursuit formatuan dinamika parte-hartzaileak eta joko gamifikatuak, presentzialak zein digitalak, erabiliz, kontzientziatzea, ezagutza handitzea eta elkarrizketarako gune bat sortzea, gazteek mende honetan gizateriak dituen erronka nagusiei buruz hausnartzeko. Hainbat galdera eta erronken bidez, garapen jasangarriaren agendako helburu, jomuga eta adierazleetara sartzen dira. Gainera, beren esperientziak partekatzea eta proposamen espezifikoak aurkeztea bilatzen da, klimarekin eta biodibertsitatearekin lotutako GJHak lortzeko bidean aurrera egiteko. Horri esker, xede-publiko horri zuzendutako eremu horietan sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintza espezifikoak planifikatu eta diseinatu ahal izango dira.