Gernikak klima-aldaketaren arloko ekintzak abiarazi ditu
2022/02/10
- Gernikako Udala Klima-aldaketa Arintzeko eta Horretara Egokitzeko Plan Integretua egiten hasi da. Urban Klima 2050 proiektuaren helburuekin lerrokatuko da.
Gernikak berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta nazioarte mailako eta maila autonomikoko helburuak lortzeko zenbait ekintza abiarazi ditu. Horretarako, Gernikako Udala Klima-aldaketa Arintzeko eta Horretara Egokitzeko Plan Integratua egiten ari da. Urban Klima 2050 proiektuaren helburuekin lerrokatuko da.
Planak barne hartuko ditu energia aurrezteko estrategia espezifikoak eta energia-efizientziako ekimenak, bai eta energia berriztagarriak ezartzea ere, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, eta beste batzuk ere bai, erresilentzia areagotzeko eta klima-aldaketara egokitzeko. 2019an, Euskadin larrialdi klimatikoa deklaratzearekin batera, aipatu udalak ekintza klimatikoko politikekiko konpromisoa agertu zuen, eta urteak daramatza jasangarritasunaren arloan lanean, 2030 Agendaren bitartez.
Horrela, Klima-aldaketaren eta Energiaren Diagnostikoa aurkeztu zuen 2020an udalak. Udalaren energia-kontsumoen eta emisioen berri eman zuten, eta klima-aldaketak udalean sor ditzakeen eragin potentzialak aztertu zituzten.
Azterlanaren emaitzek adierazten zutenez, zenbait neurri betetzearekin, Gernikako Udalak, 2030ean, % 38ra iritsi daitekeen murrizketa-ahalmena dauka. Baina, beste alde batetik, 2050era begira, kontsumoa % 60 murrizteko helburua zehaztu du udalak.
Gainera, Klimaren eta Energiaren Tokiko Plan Integratua garatzeko prozesuan, herritarrek parte hartzeko prozesu bat egingo da, Gernikako eragile sozial eta ekonomikoen beharrak adostu eta horiei erantzuteko.