2026/2/3 :
Gernika-Lumoko klima-babeslekuen aurkezpena

Aurrez aurrekoa: Elai – Alai Txikia

Gernika-Lumoko Udalak herritarrentzako saioa antolatu du, bero-boladen aurkako babesleku sarea diseinatzeko bizilagunekin eta tokiko eragileekin batera egindako lanaren emaitzak ezagutarazteko.  

Aurreko hilabeteetan, Gernika-Lumoko Udalak herritar guztiek parte hartzeko prozesua jarri zuen martxan, etorkizuneko klima-babesleku sarea diseinatzeko. Prozesu horren barruan, online inkesta bat egin zen proposamenak biltzeko, babesleku izan daitezkeen lekuak aurkitzeko eta muturreko bero-boladen aurrean ohiturak eta kalteberatasun-egoerak ezagutzeko, eta horrela, sareak herritarren benetako beharrei erantzuten diela ziurtatzeko.