Gernika-Lumok hiri-konektibitatea hobetzen du, Bekoibarrako bidea eraikita

2023/12/06

Urban Klima 2050 ekimenak bideo baten bidez erakusten du uholde-arriskua murrizteko, industrialdeko kutsatzaileen arrastea saihesteko eta eremuko ekosistemak berreskuratzeko proiektua.

Bekoibarrako bidea eraikitzeak Gernika-Lumorako urrats garrantzitsua dakar Bizkaiko udalerrian klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko klima-ekintzei dagokionez. LIFE IP Urban Klima 2050 izeneko bideoak eremu horretan aurreikusitako jarduerak, horien helburuak eta aurreikusitako onurak erakusten ditu.

Urban Klima 2050 ekimenaren onuradun diren udalerrietan egiten ari diren proiektu pilotuak erakusten dituen dokumentu grafikoetako bat da. Urban Klima 2050 ekimenak bideo-bilduma hau argitaratu du Klima Aldaketari buruzko NBEren Konferentziaren (COP 28) esparruan, Dubain ospatuko dena 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 12ra.

Bekoibarrako bidea eraikitzeak, alde batetik, hobekuntza ekarriko du hirigintzaren ikuspegitik; izan ere, Errenteriako zubia Bekoibarrarekin lotuko du, Gernika-Lumoko eremu horren konektibitatea hobetuz. Gainera, horma bat eraikitzeak uholdeen arriskua murriztuko du eta industrialde horretako lurzoruetako kutsatzaileen arrastea kontrolatzeko aukera emango du.

Jarduketek, halaber, espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea, tokiko landaredia lehengoratzea eta arriskuan dauden espezieak babestea (bisoi europarra, esaterako) hartzen dute barne.

Ikusi bideoan proiektuaren xehetasun guztiak.