2021/07/30:
Gasteizko Udaleko Ingurumen Ikasketen Zentroak egin du ‘Gasteizen ezarritako eta aurreikusitako NBSen katalogoa’

“C.4.1 irtenbide naturalak eta haien baterako onurak” ekintzaren lehenengo jarduketa da hiri-eremuan esku hartzeko saiakuntza pilotuetarako, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren parte da. Ekintza honen helburua EAEko udalerriei laguntzea da NBSak hautatzen, prestatzen eta gauzatzen, tresna eta metodologia berritzaileak baliatuz.

Katalogo honek biltzen ditu honako leku hauetan egindako 79 esku-hartzeak: hiriko eta hiri-inguruko parkeak, kaleak, plazak, errekak eta hain ohikoak ez diren espazioak, hala nola eraikin eta lurzati hutsak, guztira 440 hektareako azaleran.

Erakunde laguntzailea: Gasteizko Udaleko Ingurumen Ikasketen Zentroa

Erakunde gidaria: Tecnalia