Gasteizko Mendebaldea proiektuaren V. faseari ekingo zaio laster, Jundizeko industrialdearen hegoaldean parke bat osatzeko
2023/09/26
'Mendebaldea proiektuaren' xedea da eremuaren ingurumena eta paisaia biziberritzea, eta Jundizko parke berria sortzea, industrialdearen inguruan Eraztun Berdea handitzeko. Horren bitartez, bi helburu lortu nahi dira; batetik, Gasteizko mendien eta Zadorra ibaiaren arteko lotura ekologikoa sustatzea, eta, bestetik, lurraldearen jasangarritasuna areagotzea, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasak murrizteko.
Proiektua Lermandan hasi zen eta hegoalderantz egin du aurrera, A-1 autobiaren ekialdean. Orain arte lau fase gauzatu dira.
Gaur egungo egoera
Fase honetan, Jundizko Zerbitzu Zentroa – kirol-ekipamenduak, ostalaritza-ekipamenduak, ostatuak eta eskolak barne— campingarekin eta Ibaiako kirol hiriarekin (Zuhatzun) lotuko da, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bati esker. Horrenbestez, Jundizko parkea Zabalganeko auzoari lotuko zaio, eta, beraz, Gasteiz hiriari.
Bideez gain, baso-landaketak egingo dira, eta, hartara, karbono-hustubide diren basoak sortuko dira, klima-aldaketa arintzeko eta korridore berde handi hori osatzeko. Jarduketa hau 2023ko amaieratik 2024ko hasierara bitartean egitea aurreikusi da, eta berdegune publikoko 5 ha inguruko paisaia hobetuko da, N-12 errepidearen eta industrialdearen hegoaldearen artean.
Honako jarduketak hartuko ditu barne: eremuaren garbiketa orokorra egitea eta egon daitezkeen hondakinen gaika bereiztea, material birziklatuen bidez bideak egitea, egurrezko bi pasabide instalatzea errekak gurutzatzeko, medeagarri organikoak aplikatzea eta dentsitate handiko ereiteak eta baso-landaketak ezartzea, hainbat baso mota osatuz (artadiak, erkameztiak, ibaiertzekoak eta sastrakadiak).
Finantziazioa
Proiektuak 178.053,51 euroko aurrekontua du, BEZa barne. Eusko Jaurlaritzak gastuaren % 50eraino finantzatuko du, BEZik gabe, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak udalek garapen jasangarria sustatzeko dituen laguntzen bitartez. Europako LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren finantzaketa ere badu,