2025/9/24
:
Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkezteko jardunaldia
Aurrez aurrekoa: Auditorio Gobierno Vasco Lakua - Vitoria-Gasteiz
Jardunaldiaren helburua garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta dauden dirulaguntzen agindua aurkeztea da, iaz laguntza-agindurik gabe egon ondoren. Aginduaren eduki eguneratua ezagutaraziko da, nobedade nagusiak nabarmenduz.
Informazio-saio honen helburua toki-erakundeek agindu berria errazago ulertzea eta eskaerak behar bezala prestatzea da.
Jardunaldia udaletako teknikariei zuzenduta dago, batez ere ingurumen-teknikariei.
Programa
Programa / 24 ira 2025
10:00
Ongietorria eta aurkezpena
Adolfo Uriarte, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
10:15
2025eko irailaren 5eko Aginduaren nobedade eta eduki nagusiak, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena
Mikel Zubiria, Natura Ondare eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren aholkulari juridikoa.. Eusko Jaurlaritza.
11:00
Eskaerak egiteko eta zuzenketak saihesteko gakoak
Mari Mar Alonso, Ekintza Klimatikoko zuzendaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza.
11:20
Galde-eskeak
11:40
Itxiera

