Euskalmetek Minka/KazkaApp bultzatu du, txingor-ekaitzak erregistratzeko tresna

2025/9/3

Euskalmetek Minka/KazkaApp jarri du martxan, Euskal Meteorologia Agentziak bultzatutako herritarren zientziarako tresna berri bat. Horri esker, gure lurraldeari eragiten dioten fenomeno meteorologiko suntsitzaileenetako baten jarraipena egiten lagundu ahal izango dute herritarrek: kazkabarra. 

Azken urteotan, Euskadin hainbat txingorrada jasan dira, eta kalte handiak eragin dituzte etxebizitzetan, ibilgailuetan eta laborantzetan. Klima-proiekzioen arabera, klima-aldaketaren ondorioz, fenomeno horiek gero eta ohikoagoak eta bortitzagoak izango dira. Errealitate horren aurrean, detekzio- eta iragarpen-sistemak hobetzea funtsezkoa da haien inpaktua murrizteko. 

Euskalmetek behaketa-tresnak badituen arren — hala nola radar meteorologikoak eta sentsore espezifikoak estazioetan —, txingorraren izaera lokalizatuak eta iragankorrak zaildu egiten du haren detekzio zehatza. Minka/KazkaApp muga horiek gainditzeko sortu zen, hain zuzen ere, eta herritarrek denbora errealean txingor-ekaitzak erregistratzea ahalbidetuko du, argazkiak eta oinarrizko datuak bidaliz, eta baita kazkabar-erauntsien tokia, data, ordua eta gutxi gorabeherako tamaina ere gehituz. 

Borondatezko ekarpen horiek honetarako balioko dute: 

Aplikazioa doan deskargatu daiteke Android eta Apple gailuetan, eta Urban Klima 2050 proiektuko Herritarren Plataformaren parte da. Plataforma horrek herritarrak klima-egokitzapenean inplikatzeko hainbat tresna biltzen ditu. 

Minka/KazkaAppek garapen Jasangarriko hainbat Helburu (GJH) lortzen laguntzen du, hala nola GJH 11 (hiri eta komunitate iraunkorrak), GJH 13 (klimaren aldeko ekintza) eta GJH 17 (helburuak lortzeko aliantzak), bai eta ongizatearekin, hezkuntzarekin edo elikagaien segurtasunarekin lotutako beste batzuk ere.