Euskal udalerriek eta toki erakundeek klimaren eta energiaren arloko premiazko jarduerei ekin diete

2024/01/25

Ihobek, Udalsarea 2030ek eta EEEk lan saio bat antolatu dute LIFE IP Urban Klima 2050 programaren esparruan, herri mailan klima eta energiaren arloko estrategia global bat definitzeko eta euskal udalerriak Klimarako eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitzea sustatzeko.

Ihobek, Udalsarea 2030ek eta EEE lan saio batean bildu dituzte klimaren eta energiaren arloan jarduteko premia duten EAEko hainbat udalerri eta toki erakunde. Topaketa LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egin da, eta helburua da estrategia orokor bat definitzea, alde batetik, klimaren eta energiaren arloko dinamizazio orokorra sustatzeko herri mailan, bai udaletan, bai eskualdeetan eta EAEn, eta, bestetik, euskal udalerriak Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunari atxikitzeko.

Lan saioan Barakaldo, Getxo, Ortuella, Azkoitia, Mutriku, Portugalete, Urkabustaiz, Goieki, Arabako Lautadako Kuadrilla, Gorbeialdeko Kuadrilla, Aiarako Kuadrilla eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako ordezkariek parte hartu dute.

Topaketak honako hauetarako balio izan du: klimaren eta energiaren arloko esparru estrategikoa eta arauemailea partekatzeko; klimaren eta energiaren tokiko planei eta Alkatetzen Itunari buruzko informazioa emateko; klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintzari dagokionez euskal udalerriek dituzten errealitateak ezagutzeko egindako diagnostikoaren ondorioak aurkezteko; eta bertaratuei Ihobek eta EEEk eskura dituzten laguntza/jarduera tresnen berri emateko.

Saioan zehar diagnostiko pertsonalizatua egin da bi taldetan (udalerriak eta eskualdeak), eta arlo hori herri mailatik lantzeko dauden beharrak azaldu dira. Azaldutako datuen artean nabarmendu da udalerrien %78k premia dutela inpaktu kate batean edo gehiagotan egokitzeko ekintzak bultzatzeko, eta eskualdeko erakundeek klimaren eta energiaren aldeko tokiko ekintza bultzatzeko duten ahalmena azpimarratu da.

Gainera, jardunaldian, Valladolideko Berrikuntza eta Garapen Agentziako Alicia Villazanek parte hartu du, eta 2030erako Neutraltasun Klimatikorako Valladoliden Misioaren kasua azaldu du. 

5 helburu, klimaren eta energiaren arloko tokiko ekintza dinamizatzeko

Estrategiak 5 helburu zehazten ditu, 2023-2025 aldian Euskadin klimari eta energiari buruzko tokiko ekintza dinamizatzeko:

Gainera, jardunaldian zehar, arintzearen arloan (berotegi efektuko gas emisioen inbentarioak, karbono aztarnaren kalkulua, karbono xurgapenak...) eta egokitzearen arloan (klima agertokien bisorea, zaurgarritasun eta udal arriskuaren indizeak, Kostaegoki, NBSen gidak eta jardunbide egokiak…) jarduteko tresnak azaldu dira.