2022/05/27:
Euskadin klima-aldaketa monitorizatzeko behaketa-plataforma bat definitzeko tailerra

Klima-aldaketaren hub-aren garapenean diharduten erakunde kideek (Ihobe, Naturklima, Azti, Neiker eta Tecnalia) lan-saio batean parte hartu zuten maiatzaren 27an, Euskadiko klima-aldaketa monitorizatzeko eta ikuskatzeko sistemaren parte izango diren adierazleak definitzen jarraitzeko –hurrengo urtearen amaieran jarri nahi dituzte martxan–.
Meteorologian, itsas ingurunean eta nekazaritza eta basogintzako sektorean adituak diren pertsonek adierazle horiek honelakoak izatearen beharraz eztabaidatu zuten:
- Ulergarriak, ezagutza maila desberdina duten erabiltzaileentzat: direla herritarrak, direla erabiltzaile adituak.
- Klima-aldaketaren joera erakustea.
- Emaitzak ebidentzia zientifikoak islatzen duenaren isla izatea.
Plataforma hori osatuko duten adierazleen artean honako hauek egongo dira:
- Tenperaturaren eta prezipitazioaren ondoriozko adierazle meteo-klimatikoak, hala nola bero-boladen kopurua, gau tropikalen kopurua edo lehortearekin lotutako indizeak.
- Itsasoaren parametro fisiko-kimikoak, hala nola pH-a, tenperatura, batez besteko maila edo olatuaren altuera.
- Itsas faunarekin eta mikrofaunarekin lotutako adierazleak, hala nola bentos-komunitateak, itsas belardiak, zetazeoak eta itsas hegaztiak.
- Osasunarekin lotutako adierazleak, hala nola bektore infekziosoak, eltxoen eta kaparren ugaritasuna.
- Osasunarekin lotutako itsas ingurunearen adierazleak, hala nola anisakisen eragina arrain komertzialetan.
Lehenengo fase honetan plataforma osatuko duten adierazleak hautatu ondoren, hurrengo hilabeteetako lanaren ardatza izango da adierazpen-modu egokienak aztertzea, aipatutako irizpideen arabera.
Ekimen hau C.9.1: Klima-aldaketaren hub-a: ikuskatzeko eta monitorizatzeko sistema ekintzaren parte da..
Liderra: IHOBE
Erakunde bazkideak: Naturklima, azti, Neiker eta TECNALIA.