2024/10/22 :
Euskadiko kostaldearen egokitzapena klima-aldaketaren aurreko defentsa bezala. Plangintzatik kasu pratikoetara

Aurrez aurrekoa: Palacio Euskalduna Jauregia (Bilbao)
Eman izena

Klima-aldaketarako egokitzapena Euskadiko kostaldearen antolamendu eta plangintzan biltzen diren politika, plan eta estrategietan txertatzeko ekimenak aurrerapauso handiak egin ditu azken urteetan, klima-aldaketarako egokitzapenarekin zerikusia duten datuak, informazioa, tresnak, metodologiak eta azterlanak garatzearen bidez.

Jardunaldi honen helburua da azken urteetan garatutako aurrerapenak aurkeztea, klima-arriskuaren azterketa eta euskal kostaldean egin beharreko egokitzapenerako orientabideak bereziki jorratuz. Orobat, jardunaldiaren bigarren zatian, kostaldean egokitzapena egiteko neurriei lotutako jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak azalduko dira.

Egitaraua   2024/10/22 

09:30 Irekiera 

09:45 Kostaegoki: Kalteberatasun eta arriskuaren azterketa, eta euskal kostaldeko egokitzapen-neurriak.

Carlos Castillo Galán. Klima-ekintzaren arloko proiektuen arduraduna. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

10:00 Uholde-arriskua kudeatzeko plangintza itsasertzean, euskal administrazio hidraulikotik

Ruben Santos Alonso. Uholdeen Prebentziorako Arloko teknikaria. Uraren Euskal Agentzia (URA)

10:15 Kostaldeko Lurraldearen Arloko Plan Sektorialaren (LAP) aurrerapenak: berrikuspena klima-ikuspegitik.

Jon Asua Aberasturi. Lurraldearen Antolamendu eta Planeamendurako Zerbitzuaren Arduraduna. Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eusko Jaurlaritza

10:30 Kostaldearen klima-aldaketarako egokitzapena Euskadiko hiri-antolamenduaren bidez

Gemma García Blanco. Ikertzaile seniorra. Energia-, Klima- eta Hiri-trantsizioaren Arloa Tecnalia

10:45 Badia Plana - Kostaldeko Eremuen Kudeaketa Integratua klima-aldaketara egokitzeko tresna gisa

María Merino González-Pardo. Kostaldearen Ingeniaritza eta Kudeaketa Taldea. Instituto de Hidráulica Ambiental de la Universidad de Cantabria "IHCantabria"

11:00 Kafea

11:45 Kostaldeko egokitzapen-neurriak. Kasu aplikatuak

13:30 Itxiera