2021/11/04:
Euskadiko estuarioetako itsas belardiak kartografiatzea

Azaroaren lehen astean, AZTIko lantalde batek Euskadiko estuarioetako Zostera noltei espeziearen itsas belardiak kartografiatu ditu; estuario-ekosistemaren klima-aldaketaren aurkako erresilientziaren adierazle garrantzitsua da.
Ekimena C.9.1 ekintzaren barruan dago: Klima-aldaketaren hub-a: ikuskatzeko eta monitorizatzeko sistema.
Liderra: Ihobe
Erakunde bazkideak: AZTI, Neiker, Tecnalia eta Naturklima