2021/02/01:
Europako Batzordearen bisita Urban Klima 2050 proiektoaren lehen urtean

Duela egun batzuk, ekimenean parte hartzen duten 20 erakundeek (Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendaritzapean daude) osatutako partzuergoak, Europako Batzordeko ikuskatzaileak eta monitorizazio‑taldeko arduradunek bilera egin zuten. Izan ere, Europako LIFE programak ekimenaren % 52 finantzatzen du (19,8 milioi euroko aurrekontu osotik, 10 milioi euro inguru).

Proiektuaren EBko arduradunak erakunde kideek egin duten ahalegina baloratu du, COVID‑19ak sortutako zailtasunak kontuan hartuta. Diana Oanceak EASMEtik (Europako Batzordeko ETEentzako Agentzia Exekutiboa) gainbegiratzen du proiektua, eta adierazi du «Urban Klima 2050 proiektuaren bidez EAEko sektore‑politiketan klima‑aldaketa txertatzeko lana beste eskualde batzuetara transferi daitekeen jardunbide egokia dela».