2022/08/09:
Europako Batzordeak Urban Klima 2050eko 1. faseko jardueren txostena onartu du

CINEAk (European Climate, Infrastructure and Environment Ex○ ive Agency) onartu egin du LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak igorritako txostena, 2019ko irailaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak zehazten dituena.
CINEAk azpimarratu du oso txosten zehatza eta informatiboa dela, eta proiektuak bere helburuak lortzeko bidean aurrera egiten duela eta Klima 2050 Estrategia aplikatzen laguntzen duela erakusten duela.