2025/8/29:
Espezie inbaditzaileak kentzea Oberan mendian

Donostiako Udalak Oberan mendian jarduera bat egin du abuztuan, bertako landaredia berreskuratzeko eta bertako ekosistema hobetzeko.

hainbat landare-espezie inbaditzaile kendu dira, hala nola, fitolakaren (Phytolacca americana) aleak atera dira errotik, budleiak (Buddleja davidii) eta Panpa lezkak (Cortaderia selloana) ere, mendiko hainbat eremu kolonizatu zituztenak. Gainera, Lawson altzifrearen eta Ameriketako haritzaren ale berriak ere kendu dira, jatorrizko basoberritzeetatik datozenak, eta Ameriketako haritzaren motzondoetan hazitako kimuak moztu dira. 

Lan guztiak metodo mekanikoen bidez egin dira, produktu kimikorik erabili gabe, ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta lurra modu naturalean leheneratzeko. 

Jarduera horiei esker, bertako haritza berez birsortzea espero da. Eremu horretan haritz arrunten (Quercus robur) eta urkien (Betula pendula) aleak agertzen dira, jatorrizko habitat naturala berreskuratzen laguntzen duten baso atlantikoko espezieak. 

Ekimen hau C.4.2: Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzan kokatzen da.

Erakunde laguntzailea: Donostiako Udala