2022/03/22:
Esperientziaren Gela Tecnunen

NaturKlima fundazioaren eta Tecnunen lankidetza baten emaitza gisa, Esperientziaren Gela klima-aldaketari eta honek industrian duen inpaktuari buruzko lan-saio bat da, Antolakuntzako Ingeniaritzaren arloko ikasleei zuzendua.

Esperientziaren Gela honen helburua da klima-aldaketak industriaren eremuan sortzen dituen ondorioez kontzientziatzea eta horretaz hausnartzera bultzatzea. Etorkizuneko ingeniariak konturatu behar dira klima-aldaketak ez duela ingurumenean soilik eragina izaten, baizik eta industrian ere izaten dituela ondorio negatiboak; horregatik,  hornidura-katean, instalazio eta ekipamenduan, operazioetan eta bestelakoetan duen inpaktua lantzen da, beste alderdi batzuen artean.

Ekimen hau C.7.1: Herritarrak prestatzea barruan dago

Erakunde kolaboratzailea: Tecnun eta Naturklima