Esperientzia, gazteak eta klima-aldaketa
2022/03/09
Miramongo Teknologia Parkea, Donostia
50 pertsona bertaratuta
Helburua
Esperientzia, gazteak eta klima-aldaketa jardunaldiren helburu nagusia da gazteak hurbiltzea klima-aldaketaren fenomenora eta honek lurraldean zein euren bizitzan duen inpaktura; horrekin batera, jakin nahi da nola hautematen duten berokuntza globalaren arazoa, baita horretaz hausnartzea eta haien proposamenak jasotzea ere.
Esperientziak gazteekin trukatzeko ekimena –Esperientzia, ekimena eta klima-aldaketa- Naturklimak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak gazteekin abiatutako ekimen bat da, helburutzat duena klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzea, hari buruzko ezagutza handitzea eta aurrerapausoak egiten laguntzea.
Topaketa kokatzen da etorkizun jasangarri bat lurralde eta hirietarako definitzeko bide-orri bat sortzeko beharraren testuinguruan; bide-orri horrek eragile guztien ikuspegia hartu behar du kontuan, gazteen ikuspegia barne sartuta. Alde horretatik, Miramongo Teknologia Parkean Tolosako (Gipuzkoa) eta Menengo (Flandes) ikasleekin egindako jardunaldia, lanerako eta lankidetzarako espazio gisa antolatua, baliagarria izan da gazteek konpartitu ditzaten klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arloan izan dituzten esperientziak, klima-aldaketa arintzeari eta berari egokitzeari buruzko proiektuak identifikatzeaz batera. Hori guztia jolasen eta parte-hartze dinamiken bitartez egin da, eta bidea eman du proposamen ugari jasotzeko; orain, Departamenduak aztertu egingo ditu, alor horretan aurreikusitako ekintza-planetan eta sentsibilizazio-kanpainetan txertatzeari begira.