2022/03/09:
Esperientzia, gazteak eta klima-aldaketa

Esperientziak gazteekin trukatzeko ekimena –Esperientzia, ekimena eta klima-aldaketa- Naturklimak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak gazteekin abiatutako ekimen bat da, helburutzat duena klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzea, hari buruzko ezagutza handitzea eta aurrerapausoak egiten laguntzea.
Esperientzia, gazteak eta klima-aldaketa jardunaldiren helburu nagusia da gazteak hurbiltzea klima-aldaketaren fenomenora eta honek lurraldean zein euren bizitzan duen inpaktura; horrekin batera, jakin nahi da nola hautematen duten berokuntza globalaren arazoa, baita horretaz hausnartzea eta haien proposamenak jasotzea ere.
Ekimen hau C.7.1: Herritarrak prestatzea barruan dago
Erakunde kolaboratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Naturklima