Esparru estrategikoa
Proiektuaren ekintzen bidez hedatzen ari garen 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia-KLIMA 2050 erreferentzia-esparru estrategikoa da, bai klima aldaketa arintzearen eta bai moldatzearen eremuan. Eusko Jaurlaritzaren tresna gisa ulertzen da, zeharkakoa eta koordinatua bere sail guztien artean, eta hiru lurralde historikoetan eta bertako udalerrietan sustatzen ari diren politikekin lotuta.
Estrategia berrikusi dugu garatutako aurrerapena aztertuz bai klima-aldaketa arintzeari eta bai klima-aldaketara moldatzeari dagokienez. Gaur egun, plangintza berria diseinatzen ari gara, eta, horri esker, klima-aldaketaren arloko egungo nazioarteko helburuekin bat egiteko anbizioa zabaltzeko aukera izango dugu.
Europar Batasuna
EBren klima- eta energia-esparrua
- Isuriak gutxienez % 40 murriztea
- Energia-efizientzia hobetzea, % 32,5 gutxienez
- Energiaren azken erabileran gutxienez % 32 berriztagarri izatea.
KAra Moldatzeko Europako Estrategia
- Moldaketa adimendunagoa: ezagutza hobetzea eta ziurgabetasuna kudeatzea.
- Egokitzapen sistemikoagoa: politikak garatzen laguntzea maila eta eremu garrantzitsu guztietan.
- Egokitzapen bizkorragoa: moldaketaren inplementazioa eremu guztietan bizkortzea.
Europako Itun Berdea
Klimaren Europako Legea
Espainia
PNIECC 2021-2030
- Isuriak % 23 murriztea
- Energia-efizientzia % 39,5 hobetzea
- Energiaren azken erabileran % 42 berriztagarri izatea
PNACC 2021-2030
- Proiekzio erregionalizatuen eguneratzea
- Ezagutza eta gaitasunak sortzea
- Arriskuak lehenestea
- Plan, programa eta araudi sektorialetan integratzea
Klima Aldaketaren eta Energia Trantsizioaren Legea
Euskadi
KLIMA 2050 EUSKADIKO KLIMA-ALDAKETAREN ESTRATEGIA (berrikusten)
Euskadi Energia-Estrategia 2030 (3E2023)
Euskadiko Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legea
EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legea
Udalerriak
Klima eta energiaren tokiko planak
Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategia-KLIMA 2050 2015eko ekainean onetsi zen. Euskadiren 2050. urterako ikuspegia definitzen du, eta 2 helburu ditu:
- Lehen helburua –klima aldaketa arintzeari lotua– berotegi-efektuko gasak murriztea eta energia berriztagarrien kontsumoa handitzea da.
- Bigarren helburuak –klima-aldaketara moldatzeari lotuak– EAEko lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia ziurtatzea planteatzen du, edo, bestela esanda, lurraldea funtzionatzen mantendu urteetan zehar kliman gertatuko diren aldaketak gorabehera (Urban Klima 2050 proiektuaren helburu nagusia).

KLIMA 2050 Estrategiaren arintzeko eta moldatzeko helburuak lortzeko, 9 helmuga definitu dira, barnean 24 jarduera-lerro bilduz.









KLIMA 2050 Estrategiak klima aldaketa arintzeko jarduketa batzuk proposatzen ditu, hala nola mugikortasun jasangarria sustatzea edo energia berriztagarriak ezartzea. Era berean, erresilientzia lortzera bideratutako jarduketak planteatzen dira, lurraldea, udalerriak, azpiegiturak eta abar moldatuz. Testuinguru horretan, Life IP Urban Klima 2050 proiektuak azeleragailu gisa jarduten du klima-ekintza Euskadin aktibatzeko.