Ekonomia zirkularra eta klima elkartuko dira WCEF+Climate munduko foruan
2021/03/25
Munduko Ekonomia + Klima Forua (WCEF+Climate) 2021eko apirilaren 15ean eta 16an izango da eta bertan, “gure garaiko erronkarik handienetako” bati aurre egiteko beharra jorratuko da. Forua Herbehereek eta Finlandiako Sitra Berrikuntza Funtsak antolatu dute eta ongietorria emango die mundu osoko gobernu ordezkariei, nazioarteko elkarteei, ezagutza erakundeei, sektore pribatuei eta herritarrei, horiek “modu digitalean bilduko dira eta neutraltasun klimatikoa lortzeko ekonomia zirkularrak duen funtsezko garrantziaren inguruan eztabaidatuko dira”.
Topaketa digitala izango da, hau da, hitzaldi birtualen plataforma baten bidez egingo da. Programak hamahiru saio ditu eta horien bidez, munduko txoko guztietako gobernu liderrek, enpresek eta gizarte zibilak, ekonomia zirkularra helburu, konpromisoa hartuko dute neurri adoretsuak hartzeko, euren konpromisoak handitzeko eta trantsizio justu baterako jardunbide egokiak partekatzeko. Nazio Batuen eta Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030eko Agenda erdiesteko, etorkizun zirkular batera begiratu behar dugu” azpimarratu dute antolakuntzan.
Foruaren helburua honako hau azpimarratzea da: “aldaketa klimatikoa gure garaiko erronkarik handienetarikoa da eta ekonomia zirkularrak funtsezko garrantzia izan dezake krisi horri aurre egiteko. Hondakinak diseinatuta, kutsadura saihestuta eta materialak ahalik eta denbora gehien erabilita isurketa klimatikoak % 20 inguru murriztu ditzakegu. Neutraltasun klimatikoa lortze aldera, eraginkortasun energetikoaz harago joan eta elkarrekin lan egin behar dugu mundu osoan aldaketa zirkular bat egiteko”.