Ekintzak
Life IP Urban Klima 2050 proiektuaren jarduketak 5 bloketan banatuta daude:
Aztertu
KLIMA 2050 Estrategia jarraipenen eta ebaluazioen bidez berrikusi dugu, etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin.
Zehaztu
Definitzen ari gara nola, non eta noiz jardun behar dugun BEG isuriak murrizteko, xurgapenak handitzeko eta lurraldearen erresilientzia lortzeko.
Jardun
Proiektu pilotuak abian jartzeko hiru esku-hartze maila bereiziko ditugu: kostaldea, ibai-arroak eta hiriguneak/hiri-periferiak, Euskadiko eta beste eskualde batzuetako beste eremu batzuetara eskalagarriak.
Ahaldundu
Administrazioko langileekin eta herritarrekin lankidetzan ari gara klimaren aldeko kontzientzia eta ekintzarako urratsak sustatzeko.
Kudeatu
Egiturak sortuko ditugu klima-gobernantza eta klima-aldaketaren behaketa eta monitorizazioa errazteko.