2022/02/21:
Ebro ibaia lehengoratzeko lanak amaitu dira Bastidan
2021eko azaroan amaitu ziren Ebro ibaia lehengoratzeko lanak Bastidan (Araba), Natura 2000 Sarearen barruan.
Arabako udalerrian, Ebrotik gertu dauden eta oso degradaturik dauden zonetako lursail txikietan egin dira atontze-lanak. Landa-espezieak eta espezie heliofiloak landatu dira (Quercus ilex ballota, Quercus coccifera, Rosmarinus oficinalis), eremu hori eremu lehorra delako eta guztiz degradatuta dagoelako.
Eremu hori landareztaturik, hainbat helburu erdietsi dira:
- Landaredi autoktonoak lurzorua finkatuko du eta gainazaleko ur-jariatzeak saihestuko ditu.
- Espezie autoktonoen ibai-korridore ekologikoa berrezarri da.
- Ebro ibaia babesteko landare-pantaila bat egituratzen da, funtzio anizkoitza duena eta iragazki berdearen lana egiten duena lixibiatuen aurrean.
- Landare-geruzak karbonoa finkatzeko funtzioa du.
- Inguruko espezie askoren ingurumen- eta paisaia-ezaugarriak eta habitataren eta babeslekuaren ezaugarriak hobetu dira, besteak beste, bisoi europarrarena eta igarabarena.
Ekimen hau ekintza honen barruan sartzen da: C.5.1: Soluzio naturalak ibai-arroetan.
Erakunde laguntzaileak: URA eta Arabako Foru Aldundia.