Ekintza A.2:
EAEko klima-arriskuaren analisia zabaltzea
Azken urteotan, hainbat ikuspegitatik landu da klima-arriskua Euskadin: itsas mailaren igoera, tenperatura eta prezipitazio-agertokiak edo udalerrietako klima-arriskua, besteak beste. Ekintza honetan aldagai berriak sartzen ari gara klima-agertoki erregionalizatuetan, hala nola hezetasuna, haizea eta eguzki-erradiazioa, prezipitazio eta tenperatura-analisia zabalduz RCP 4.5 agertokian.
Gainera, Euskadiko higadura hidrikoaren arriskua proiektatzen ari gara. Horretarako, Gipuzkoako lerradurak aztertuko ditugu, gainerako lurraldeetara estrapolatzeko moduko metodologia diseinatzeko.
Kostu estimatua
237.886 €
Ekintzaren iraupena
2019-2023
Arduraduna
Parte-hartzaileak