EAEko administrazioak bat datoz: lurralde-plangintzan klima-aldaketarako egokitzapena integratzeko, «modu koordinatuan jardun» beharra dago

2022/06/01

Urban Klima 2050en helburuetako bat da klima-aldaketa eta horretara egokitzea lurralde-antolamenduko eta hiri-plangintzako hainbat tresnatan integratzeko jarraibideak zehaztea. Ekintza horren barruan, maiatzaren 26an (osteguna) tailer bat egin zen, Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, Ihobeko eta TECNALIAko teknikariekin.

Ondorioen artean nabarmentzen da garrantzitsua dela klima-aldaketa zeharkako erronkatzat hartzea eta administrazioek egiten dituzten jarduera guztiek ikuspegi hori kontuan hartzea. Helburu hori lortzeko, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) garatzeaz arduratzen diren lurralde-plan partzialak (LPP) dituzte, eta, eztabaidatu zutenez, sektore-ikuspegitik zeharkako ikuspegira igaro behar dira. Tailerrean, LAGen arauzko errefortzu bat ere eskatu zen; hartara, klima-aldaketa horietan integratzeko, bai arintzeari bai egokitzeari dagokienez, eta adibide zientifikoak baino gehiago dibulgaziozkoagoak erabiliz.

Positibotzat jo zen Euskadin informazio klimatiko eguneratua, erabilgarria eta eskuragarria izatea jada; Urban Klima 2050ekin indartuko da hori. Badirudi erronka baliabide horiek hobeto ezagutzea dela, eta horiek eraginkortasunez ustiatzeko irizpide, estandar eta jarraibide argiak izatea, eta orientabide koherenteak izatea hainbat lurralde-eskalatan.

Era berean, klima-aldaketa lurralde-plangintzan integratzeko gida metodologiko bat egiteko eta administrazio guztien artean koordinatuta jarduteko premia nabarmendu zen. Mahai gainean jarri zen beste neurrietako bat izan zen udal-aurrekontuen zati bat herritarrengan eragina duten neurrietara bideratzea. Gainera, beste herrialde batzuetako arrakasta-kasuak identifikatzearen –lurralde-politiketan aplikatu ahal izateko– garrantzia aipatu zen.

Urban Klima 2050, eta klima-aldaketa politika sektorialetan integratzea  

Lantegiak LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua aztertzeko ere balio izan zuen. Proiektu horren ekintzen artean dago klima-aldaketara egokitzea lurralde-plan sektorialetan, plan berezietan eta udal-larrialdietarako planetan sartzea, eta hiru ekintza espezifikorekin: