2022/4/18:
Donostian 5 instalazio fotovoltaiko ezartzea

Donostian 5 instalazio fotovoltaiko ezartzea

Donostiako Udalak autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaiko ezarri ditu udal-bulegoetan. Eguzki plakak Ondarreta aterpetxean, Ulia aterpetxean, udal parke mugikorrean, Lauhaizetako udal mintegietan eta Jakintza-Heriz ikastolan jarri dira.

Jakintza-Herizen instalazioa autokontsumo kolektibokoa da, eta sortutako energia Jakintza Ikastola, Lugaritz Kultur Etxea eta Landetxe Haurreskola eraikinen artean banatzen du. Helburua da ahalik eta sortutako energia gehien kontsumitzea eta sarera isuritako soberakinak murriztea.

Martxan jarri zenetik 2023ko urrira arte, 5 instalazioek 338,98 MWh ekoitzi dituzte, eta horietatik % 60 autokontsumitu dira. Horri esker, eraikinek kontsumitzen duten energia guztiaren % 47 ekoizpen fotovoltaikotik dator. Honela, udal eraikin horietan CO2 isuriak murriztu eta kostuak jaitsi dira, eta horniduraren independentzia handitu da.

Ekimen hau C.4.4 Ekintza: Energia berriztagarrien ezarpena ekintzaren barruan dago.

Erakunde laguntzailea: Donostia Udala