2023/03/27:
Donostiako Errekatxulo errekastoaren lehen zatiaren birnaturalizazioa

Donostiako Udalak Gipuzkoako hiriburuko Belartza industrialdeko Errekatxulo errekastoaren lehen zatiaren birnaturalizazioa bukatu du.
Birnaturalizazioa hainbat fasetan egingo da, eta fase bakoitzean errekastoaren zati baten gainean jardungo da, bere luzeraren gehiengoa birnaturalizatzeko helburuarekin. Lehen fase honetan, iparraldeko haranan egin da lan. Bertan, hormigoizko egituraren ordez material naturalak jarri dira, errekaren potentzial ekologikoa berrezartzeko eta ingurunearen, landarediaren eta faunaren dinamikak berak egungoa baino kalitate handiagoko ibai-ekosistema bat sor dezan.
Ekimen hau C.5.1: Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren barruan kokatzen da.
Erakunde laguntzaileak: Donostiako Udala eta URA