2023/12/18:
Donostiako Errekatxulo errekastoaren bigarren zatiaren birnaturalizazioa
Donostiako Udalak Gipuzkoako hiriburuko Belartza industrialdeko Errekatxulo errekastoaren bigarren zatiaren birnaturalizazioa bukatu du.
URAk (Uraren Euskal Agentzia) Errekatxulo errekak Belartza kaleko bidegurutzetik Amasorrain kaleko bidegurutzeraino egiten duen ibilgu-zatia lehengoratu du, Donostiako Belartza auzoan. Horretarako, ibilgu naturalizatu berria sortu dute, eta bere garaian atal hori bideratzeko erabili zen hormigoi armatuzko egitura ordezkatu dute.
URA erakundeak Belartzan egindako lanek 2023aren hasieran LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barne Euskal Agentziak berak Donostiako Udalarekin batera errekastoa birnaturalizatzeko egindako lanak osatzen dituzte.
Ekimen hau C.5.1: Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren barruan kokatzen da.
Erakunde laguntzaileak: Donostiako Udala eta URA

