2023/09/15:
Donostiako Errekatxulo errekaren bigarren zatiaren birnaturalizazioaren hasiera

URA (Uraren Euskal Agentzia) eta Donostiako Udala Gipuzkoako hiriburuko Belartzako industrialdean dagoen Errekatxulo errekaren bigarren zatia naturalizatzeko lanei ekin diete.

Birnaturalizazioa hainbat fasetan egingo da, eta fase bakoitzean errekastoaren zati baten gainean jardungo da, bere luzeraren gehiengoa birnaturalizatzeko helburuarekin. Joan den martxoan amaitu ziren lehen faseko lanak iparraldeko haranaren hondoan.Bertan, hormigoizko egituraren ordez material naturalak jarri dira, errekaren potentzial ekologikoa berrezartzeko eta ingurunearen, landarediaren eta faunaren dinamikak berak egungoa baino kalitate handiagoko ibai-ekosistema bat sor dezan.

Ekimen hau C.5.1: Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren barruan kokatzen da.

Erakunde laguntzaileak: Donostiako Udala eta URA