2024/6/20:
Bizikletentzako hiru aparkaleku seguru instalatu dira Gamarran, Jundizen eta Iruña Okan
Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak bizikletentzako hiru aparkaleku seguru instalatu ditu Gamarran, Jundizko industrialdean eta Iruña Okan. Aparkaleku horiek Laudion, Amurrion eta Luiandon instalatutakoei batuko zaizkie.
Proiektuaren helburua da Nerbioiko Parke Linealeko bide berdearen bidez hiri eremuen eta industrialdeen arteko lotura erraztea eta sustatzea. Aparkalekuek 70 bizikletentzako lekua dute (50 Gamarran, 10 Jundizen eta 10 Iruña Okan). Jarduketa osatzeko, bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gune bat jarri da Zadorraren ibilbide berdearekin lotuta, Krispiñan. Jarduketa hau lan-inguruneak lotzeko asmoz 2021ean egin zen mugikortasun elektrikoari eta, zehazki, bizikleta bidezkoari buruzko azterlan baten emaitza da.
Aparkaleku seguruak aluminioz eta polikarbonatoz eginda daude; material horiek erresistentzia, deformaezintasun eta babes maila handia dute eraso bandalikoetatik edo eguraldi txarretik babesteko. Zerbitzuaz baliatu nahi duten erabiltzaileek alta eman beharko dute telefono mugikorreko aplikazio batean. Aplikazio horrek kode bat sortuko du eta bizikleten aparkaleku seguruan erabiliko da.
Gamarrako eta Jundizko bizikleta-aparkalekuak VGbiziz: Gasteizko Udalaren bizikletentzako aparkaleku seguruen sarean egongo dira eskuragarri, eta haietara sartzeko erabiltzaile-kodea tekleatu beharko da.
Ekimena Mugikortasun jasangarriaren eta osasungarriaren C.4.3 ekintzarekin lotuta dago.
Erakunde laguntzailea: Arabako Foru Aldundia

