2026/1/26:
Biodibertsitatea eta nekazaritza erresilientea Monasteriogurenen (Gasteiz)

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI-CEA) Gasteizko Nekazaritzako Test Espazioan (ALEKO) dagoen Monasteriogureneko nekazaritza-ustiategian nekazaritzako eta basoko espezieak landatu ditu. Ekintza horren bidez, hiriaren inguruko nekazaritzaren biodibertsitatea eta erresilientzia indartu nahi ditu. 

Zuhaitz eta zuhaixka espezieak landatu dira, hiru helburu lortzeko: nekazaritza eta basogintzako eredu baten bidez fruta ekoiztea, nagusi diren haize hotzetatik babestea eta fauna lagungarriarentzako babeslekuak sortzea, hegazti eta intsektu onuragarriei lagunduz. Lanak 2024-2025 neguan egin dira, eta horien bidez, nekazaritza-jarduera birsortzaileak eta nekazaritza jasangarriagoa bultzatu dira. 

Erakunde laguntzaileak: CEA eta NEIKER 

Ekimen hau Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzaren parte da.