2025/3/30:
Berriztapen ekologikoa Antzuolan, bertako 3.800 zuhaitzekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8,38 Ha leheneratu ditu Arrolan (Antzuola), bertako 3.800 zuhaitz landatuta. Jarduketa Gipuzkoako Azpiegitura Berdeko Sarearen proposamenean kokatzen da.
Helburuak
• Baso autoktonoa sustatzea, lotutako florarekin eta faunarekin batera.
• Lurzorua babesteko funtzioa areagotzea, kalitatezko landare-estalki iraunkorra ezarriz.
• Klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzea, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko gaitasuna hobetuz.
Hasierako egoera
Antzuolako Udalak konifero-espezie jakin batzuek osatutako eremu bat tailatu zuen 2016an. Harrezkero, landaketaren bat aldizka egin bada ere, ez da ekintza esanguratsurik egin.
Egungo egoera
Leheneratutako lursailetan 3.800 zuhaitz autoktono daude, batez ere haritza (Quercus petraea), lizarra (Fraxinus excelsior) eta haltza (Alnus glutinosa).
Erakunde laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Antzuolako Udala.

