2022/11/14:
BC3ren azterketa baten arabera, 2021-2024ko PTECCk 160 milioi euroko bultzada ekonomikoa emango dio urtero BPGari
Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroak Energia Trantsizioari eta Klima Aldaketari buruzko 2021-2024ko Planaren eragin sozioekonomikoaz egindako ex ante ebaluazioaren arabera, baliabideen mobilizazioak 98 milioi euro erakarriko ditu guztira Next Generation EU funtsetatik, eta 468 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatuko du.
DERIO eredu makroekonomikoaren bidez egindako txosten horretan nabarmentzen denez, inbertsio horiek EAEko BPGa 160 milioi euro inguru handituko dute urtean, eta, batez beste, 2.013 lanpostu sortuko dituzte urtean. Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketaren aurka erabilitako funts publikoen euro bakoitzak 2,1 euroko inpaktua eragiten du BPGan.
Ekimen hau A.1. KLIMA 2050 estrategia berrikustea etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik ekintzaren barruan kokatzen da
Erakunde laguntzailea: Basque Centre for Climate Change (BC3)

