2023/11/13:
Baso berritzeen mantentze lanak Oberanen

Espezie autoktonoen landaketak sendotze aldera, Donostiako Udalak hainbat mantentze lan hasi ditu azaroan. 

Goiko lursailean, 11 hektareakoa, hainbat landare inbaditzaileren kimuak kentzen ari dira. Batez ere Phytolacca americana-ren aleak kendu dira, normalean bide ertzak eta lur erauziak hartzen dituen landarea, baita Panpako luma matak ere (Cortaderia selloana), inbaditzaile oso erasokorra eta hiriguneetan okupazio handiagoa duena. Kasu honetan, landare horiek ez sakabanatzeko neurriak hartu dira. 

Beheko lursailean, 8 hektareakoa, moztutako zuhaitzen motzondoetatik sortutako haritz amerikarraren kimuak moztu dira. Horrela, espeziearen ezkur berriak sortzea saihesten da, eta, beraz, haien hedapen naturala. Gainera, kimu berriek sor lezaketen itzalak kalte egin liezaioke landatutako bertako espezieetako zuhaitzen hazkundeari. Haritz amerikarra ez da espezie inbaditzailea, eta landare-hondarrak lurrean bertan uztea erabaki da, higadura-arriskua murrizteko eta lurzoruan mantenugaien ekarpena handitzeko.

Lursail horiek Donostiako Udalarenak dira esklusiboki, eta Aiako Harriko Parke Naturalaren (ES20120016) eta Natura 2000 Sarearen barruan daude.

Ekimen hau C4.2 ekintzaren barruan kokatzen da: Hiri- eta landa-eremuen arteko lotura eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea.

Erakunde laguntzailea: Donostiako Udala.