2023/05/29:
Basafaunarentzako babeslekuak jartzea Aberasturin eta Bolivarren (Vitoria-Gasteiz)

Gasteizko Udalak, Ingurumen Gaietarako Zentroaren (CEA) bitartez, basa-faunarentzako hainbat babesleku jarri ditu Aberasturiko eta Bolivarreko nekazaritza-ekoizpeneko lursailetan. Jarduera horiek Vitoria-Gasteizko Udalerriko Biodibertsitatea Kontserbatzeko Estrategiaren barruan kokatzen dira, eta Eraztun Berdea eta Biodibertsitatea Unitatearekin lankidetzan egin dira.

Aberasturin, hiru zutoin jarri ziren, bakoitzak kiropteroentzako bi habia-kutxa eta paridoentzako kutxa bat zuela, alde batetik, eta trikuentzako hiru babesleku, bestetik. Bolibarreko lursailetan, berriz, hegazti intsektujaleentzako 15 habia-kutxa jarri ziren ibaiertzeko zuhaitzetatik zintzilikatuta; habitat hori, hain zuzen, baso-eremuetatik hurbilago dago eta askoz erakargarriagoa da harraparientzat edo saguzarrentzat.

Habia-kutxen funtzioa animaliak erakartzea, eta, horrela, labore-lurren inguruetan paridoak eta saguzarrak izatea da. Gure lurraldeko paridoak eta saguzarrak espezie intsektujaleak dira, eta laboreetarako kaltegarriak diren izurriteak kontrolatzen laguntzen dute. Saguzar batek 1.200 eltxo jan ditzake orduko, eta gau batean gorputzean duen pisuaren pareko kontsumoa izan dezake. Bestalde, hegazti harrapariek baratze-ekoizpenerako kaltegarriak diren zenbait animalien kontrol biologikoa egiten dute, eta zazpi metroko garaiera duten zutoinei esker, pausaleku egokia dute ingurua behatzeko.

Ekimen hau C.4.1 Naturan oinarritutako irtenbideak eta halakoen elkarrekiko onurak ekintzaren barruan kokatzen da.

Erakunde laguntzaileak: Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta Gasteizko Udala