Bakio uholdeetatik babesten eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzen ari da

2023/11/30

Urban Klima 2050 proiektuak, klima-aldaketaren mehatxuen aurrean Estepona ibaiaren erresilientzia handitzeko, hondatutako naturgunea berreskuratzeko eta aisialdirako guneak garatzeko egiten ari diren lanak bideo baten bidez erakutsi ditu.

LIFE IP Urban Klima 2050 klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko proiektu pilotuak garatzen ari da zazpi euskal udalerritan eta Bakio horietako bat da. 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 12ra Dubain egingo den Klima Aldaketari buruzko NBEren Biltzarra (COP 28) dela eta, Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handienak proiektu horietako bakoitzaren bideo-bilduma egin du.

Bakioren bideo teknikoak zehatz-mehatz azaltzen ditu uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko prestatu diren jarduketak. Proiektua, Bakioko Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak zuzentzen dute, arlo askotako pertsonek osatzen dute, eta zenbait helburu ditu. Batetik, Estepona ibaia klima-aldaketara egokitzeko lagundu nahi da, ibaiari leku gehiago emanez eta, horrela, uholdeak izateko arriskua murriztuz. Bestalde, egingo diren jarduketek hondatutako naturgunea berreskuratuko dute, ibaiko eta ibaiertzeko ekosistemaren garapena ahalbidetuz. Halaber, egoteko eremu desberdinak garatuko dira, aisialdirako gune bat sortzeko.

Ikusi bideoan proiektuaren xehetasun guztiak.