2021/10/21:
AZTIk pH sentsore bat instalatu du euskal itsasertzean ozeanoaren azidotzearen jarraipena egiteko

AZTIk sentsore berri bat instalatu du EAEko itsasertzean ozeanoaren azidotzearen jarraipena egiteko, kostatik 3 km ingurura, 50 metroko sakonerako hondoetan. Ekipamendua tresna autonomo bat da, doitasun handiko erreaktibo kolorimetriko baten bidez itsasoko uraren pH-a neurtzen duena. Ekipamendua itsas zabalean aingura daiteke, 600 m-ko sakoneraraino, orduero pH-aren neurri zehatzak lortzeko hainbat hilabetez. Bizkaiko golkoaren eremuko pH-aren eboluzioari buruzko datu erregularrak lortuko dira, eta horri esker ozeanoaren azidotze-maila kalkulatu ahal izango da.

Ekimena C.9.1 ekintzaren barruan dago: Klima-aldaketaren hub-a: ikuskatzeko eta monitorizatzeko sistema.

Liderra: AZTI

Erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Naturklima