2023/05/30:
AZTIk bentosa monitorizatzeko eta klima-aldaketak euskal itsasertzean duen eragina aztertzeko ARMSko ekipoa ordeztu du

AZTIk ARMSren (Autonomous Reef Monitoring Structures) ekipoa ordeztu du. 2021eko maiatzetik euskal kostaldean, dagoen ekipo horren zeregina bentosak monitorizatzea (ur-ekosistemen hondoan bizi diren organismoek osatzen duten komunitatea) eta klima-aldaketaren ondorioz jasaten dituzten aldaketak aztertzea da. Bentosaren urteroko monitorizaziorako denbora-seriea abian jartzeak, gainera, 2013an hasitako serieari berriro ekiteko aukera ematen du. Urtero, ARMSen jarraipenari esker jakin ahal izango dugu bentoseko komunitateen osaeran gertatzen diren aldaketek zenbateraino duten zerikusia ozeanoko tenperaturaren igoerarekin. Bildutako datuekin, AZTIk urte horietan monitorizatutako organismoen osaera eta aberastasuna identifikatzeko aukera emango duen DNA aztertuko du.

ARMSak landare- eta animalia-komunitate bentonikoen monitorizazio sistematizatua eta estandarizatua ahalbidetzen duten egiturak dira, epe luzera haien jarraipena egite aldera. AZTIk ur-hondoetan (komunitate bentonikoetan) bizi diren organismoen multzoak berotze globalarekiko duen jarrera monitorizatzeko erabiltzen ditu. Klima-aldaketak arroka-bentosaren epe luzeko zaintzan dituen ondorioak aztertzea da helburua.

C.9.1: Klima-aldaketaren hub-a: ikuskatzeko eta monitorizatzeko sistema ekintzaren parte da ekimen hau.

Erakunde laguntzailea: AZTI