ASTEKLIMAk herritarrak mobilizatuko ditu trantsizio energetiko eta klimatikoa sustatzeko ekintzekin
2022/09/08
ASTEKLIMA izeneko Euskadiko Klima eta Energiaren Astean hirugarren edizio honetan, 137 jarduera izango dira gizartea hain garrantzizkoa den trantsizio energetiko eta klimatikoaz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko. « Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da » premisarekin egingo da hori guztia.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du ekimena, Ihobe eta EEE (Energiaren Euskal Erakundea) erakundeen bidez, eta antolatutako jardueren artean bereziki esanguratsuak dira tailerrak, hitzaldiak, irteera interpretatiboak eta jolasak. Euskal gizarteko anitz publikori zuzenduriko jarduerak izango dira, aldaketa klimatikoaren eraginen erronkez ohartzeko, baita egungo eta etorkizuneko klima- eta energia-erronkei aurre egiteko tokian tokikotik ekiteak duen garrantzia ulertzeko ere.
Helburu hori betetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Ihobe sozietate publikoarekin elkarlanean, guztira, 200.000 euro zuzenduko ditu Euskadiko Itun Berdean zehazten diren helburuekin bat datozen jarduerak antolatzeko.