ASTEKLIMA Azoka, euskal gizartea klimaren alde mobilizatzeko azoka ibiltaria

2023/09/22

Irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Bermeon, Trapagaranen, Bakion, Irunen, Zarautzen eta Azpeitian ikusi ahal izango da, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteko jarduera nagusi gisa.

Klima aldaketaren ondorioak ulertzeko herritarrei gakoak ematea eta pertsonak klima ekintzan mobilizatzea izango da ASTEKLIMA AZOKAren helburua. Irailaren 22tik urriaren 1era bederatzi euskal udalerri zeharkatuko dituen azoka ludikoa eta ibiltaria da, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteko jarduera nagusia.

Ekimena posible izan da Ihobe sozietate publikoaren, Energiaren Euskal Erakundea-EEEren, LIFE Urban Klima 2050 Europako proiektua, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearen, Ekoetxea ingurumen zentroen sarearen arteko lankidetzari esker.

Azoka hau Bilbon, Donostian, Gasteizen, Bermeon, Trapagaranen, Bakion, Irunen, Zarautzen eta Azpeitian ikusi ahal izango da.

ASTEKLIMA Azokak “pasaporte” formako joko dinamika bat proposatzen du, pertsonek autodiagnostiko bat egin ahal izan dezaten. Dokumentu horrek, gainera, informazioa eta jarduera posibleak eskainiko ditu. Tresna ludikoen bidez, hainbat gai landuko dituzte bisitariek, hala nola: klima aldaketa zer den eta horri aurre egiteko ekiteak duen garrantzia; etxebizitzetan nola joka daitekeen; mugikortasuna, aisialdia eta kontsumoa; nire udalerriak zer egiten duen; eta norbanakoaren konpromisoa.

Azokak sei karpa ditu, hainbat jolasekin, eguneroko bizitzaren hainbat alderdiri eta klima aldaketan duten eraginari buruz sentsibilizatzeko. Azken helburua da bisitariek erronka bat hartzea eta ekintzaren batekin konprometitzea. Konpromisoa betetzea errazteko, aplikazio mugikor bat garatu da, pertsona bakoitzari ohiturak aldatzen lagunduko diona hurrengo 21 egunetan. 

ASTEKLIMA AZOKA karpetako gaiak

ASTEKLIMA AZOKA ibilbideak