2020/09/14:
Artikutzako presaren naturalizazioa

Artikutzako presa naturalizatzeko lanen barruan, azterketa bat egin da eremuko arrain-faunaren gaineko efektuak ezagutzeko eta anfibioen egoeraren diagnostikoa egiteko (batez ere arrabio arruntari eta uhandre piriniotarrari dagokienez). Urgaineratutako eremuan putzuak ezartzeko bi saiakuntza ere egin dira. Aldi berean, urtegiko presa desgaitzeko eta Enobietako errekastoaren konektagarritasuna hobetzeko lanak hasi dira, eta landarediaren berezko bilakaerari jarraipena egiten ari zaio.

Artikutzako presaren naturalizazioa eremuaren berreskuratze-lan bat da, Enobieta ibaiaren ibilgua ingurumenaren aldetik berroneratzeko asmoz; horrela, urteetan urtegiak estalitako 16 ha inguruko azalera leheneratzea lortu da.

Ekimen hau C.4.2: Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzan kokatzen da

Erakunde laguntzailea: Donostiako Udala.