2020/11/16:
Aramangelu/Basaldea (Vitoria-Gasteiz) parke agroekologikoa nekazaritza ekologikorako bihurtzeko lanak

Tokiko nekazaritzaren eta nekazaritza ekologikoaren sustapenaren esparruan, lanak hasi dira Aramangelu/Basaldea (Vitoria-Gasteiz) parke agroekologikoan.  Hiri-periferiako baratzezaintzako 3,8 ha eta fruitu-ekoizpenerako 1 ha aukeratu dira ekoizpen ekologikorako bihurtzeko. Kopurua aurreikusitako 4 hektareak baino pixka bat handiagoa da.

Neiker-ek eta CEAk (Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak) Aramangelu/Basaldea parke agroekologikoan aurreikusitako jarduketen barruan kokatzen da aipatutako ekintza. Izan ere, parkearen helburua da Basaldeako egungo 20 hektarea agroekologikoak Aramangelu meandroaren inguruko finkekin zabaltzea; hori guztia Vitoria-Gasteizko eraztun berdearen barruan. Nekazaritza ekologikoa eta hurbilekoa sustatu nahi da udal-lurzatietan (EAEko klima-aldaketaren estrategia sustatzen duen bezala), baita enpresariei eta nekazariei aholkularitza ematea ere ekologiko bihurtzeari dagokionez (ibilbide teknikorako proposamenak, lurzatien bilakaeraren jarraipena, laborantzari buruzko arazoen edo zailtasunen kontsulta, errotazioak, etab.).

Ekimen hau C.4.2: Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzan kokatzen da.

Erakunde laguntzaileak: NEIKER eta CEA