2025/10/21:
Arabako Foru Aldundiak lau udalerritan eguzki-energia fotovoltaikoa instalatzeko obrak adjudikatu ditu
Arabako Foru Aldundiak Bóvedan, Lalastran, Valluercan eta Gatzaga Buradonen autokontsumoko sortze elektrikorako eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko proiektuak idaztea eta obrak gauzatzea adjudikatu dio Ekilor Energías Renovables SL enpresari.
Lau esku hartzeak garatzeko aurrekontua 288.242 euro da eta lau hilabete izango dira horiek gauzatzeko.
Ekintza hori foru aldundia lurraldean sortutako eta ekoitzitako energia berriztagarriaren erabilera sustatzeko egiten ari den jarduketen barruan kokatzen da.
Ekimen hau C.4.4 Energia berriztagarrien ezarpena ekintzaren barruan kokatzen da.
Erakunde laguntzilea: Arabako Foru Aldundiak

