Antzara-joko klimatikora jolasten

2024/01/26 - 2024/01/29
Centro comercial Garbera
150 pertsona bertaratuta

Helburua

Jarduera honen helburua da haurrak Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) inguruan sentsibilizatzea ikuspegi klimatikotik, eta modu ludikoan erakustea nola lagun dezaketen klima-aldaketaren ondorioak arintzen eta GJHak lortzen.

Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna (urtarrilaren 26a) dela eta, urtarrilaren 26tik 29ra bitartean guztira 5 tailer egin dira hiru ikastetxerekin, klima-aldaketa eta GJHak lehen hezkuntzako ikasleekin lantzeko. Dinamika gamifikatu baten bidez, haurrak klima-aldaketarekin lotutako kontzeptuekin eta horrek GJHak lortzeko duen eraginarekin ohitzen joatea da helburua. Ez dugu ahaztu behar gure eguneroko ekintza guztiek eragina dutela klima-aldaketan, eta gure keinu guztiak, nahiz eta txikiak izan, garrantzitsuak direla eragin hori arintzeko. 

Galdera eta proba batzuen bidez, GJH desberdinak lantzen dira, betiere klima-aldaketaren ikuspegitik. GJH desberdinak ezagutzeaz gain, hainbat proba egiten dira, zeinetan haurrek gogoeta egiten duten klima-aldaketa arintzeko eta GJHak lortzeko egunez egun egin ditzaketen ekintzei buruz. Berrikuntza nagusi gisa, aurten bi proba berri sartu dira, 7. GJH (energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea) eta 12. GJH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) lortzearekin zerikusia dutenak.