2024/03/12:
Amaitu da Gasteiz eta Jundiz, korridore berde baten bidez, lotzen dituen Mendebaldea proiektuaren 5. fasea

Vitoria-Gasteiz eta Jundizeko industrialdea korridore berde batekin lotuta geratu dira N-102 errepidearen ondotik igarotzen den Mendebaldea proiektuaren 5. faseko lanak amaitu ostean. Lan horietarako 150.000 euro inbertitu dituzte eta neurri batean Eusko Jaurlaritzak finantzatu ditu LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren bidez.

Korridore berdea egiteko, Jundizeko hegoaldean dauden lursail publikoak basoberritu eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide bat sortu behar izan da. Horri esker, industrialdeko zerbitzuen eremua Zabalgana auzoarekin lotu ahal izan da Ibaiako kanpinean eta Zuhatzu herrian zehar.

Fase honetako lehen lanak joan den urtearen irailean hasi zituzten bidea egokituz. Ardatz osoan, gainera, Arabako Lautadako espezieen baso-landaketak egin dira sastraken egiturak, artadiak, erkameztiak eta ibaiertzeko basoak sortzeko. Gainera, zuhaixka aromatikoak eta fruta-arbolak ere jarri dira.

Ekintza horiek guztiak osatzeko eta ibilbideari jarraipena emateko, urte-hasieran egurrezko 2 pasabide jarri dira, zonaldea zeharkatzen duten errekaren eta erretenaren gainetik igarotzeko.

Mendebaldea proiektuaren 5. fasea amaitu izanari eta aurrez gauzatutako beste 4 faseei esker, Margarita udalerritik Zabalgana auzora arte landare-korridore handi bat sortu da Jundizeko industrialdearen mendebaldearen eta hegoaldean ertzean. Guztira, 700.000 euroko inbertsioa izan da, 43 hektareako lursailetan egindako hainbat esku-hartzetan gauzatutakoa.

Ekimen hau C.42 Hiri eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura verdea ekintzaren barruan kokatzen da.

Erakunde laguntzaileak: Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta Gasteizko Udala