Adierazle klimatikoak
LIFE IP URBAN KLIMA 2050 programaren esparruan, aginte-taula bat egin da. Taula horretan, 3 adierazle tipologia hauek jasotzen dira: klima-aldagaiak, jarraipen sektoriala eta arintzea/egokitzea.
Hautatutako klima-adierazleek erakusten dute klima aldakor baten joera globalak eta eskualdekoak ebaluatzeko erabiltzen diren funtsezko aldagaien epe luzeko bilakaera. Adierazleak hautatzeko, Europar Batasuneko Lurra Behatzeko Programak (Copernicus) eta Klima Behatzeko Munduko Sistemak (SMOC) iradokitakoak hartu dira oinarri. Eusko Jaurlaritzako neurketa-estazioek edo Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko zentroek jasotako datuetan oinarrituta prestatu dira adierazleak.
Adierazle horiek guztiek klima-joeren azterketa zorrotza egiteko oinarrizko ildoa ezartzen dute. Horri esker, klima-aldaketak Euskadin duen eragina analizatu ahal izango da.
Adierazle bakoitzerako, haren bilakaerari buruzko denbora-informazioa erakusten da, haren definizio labur batekin batera, irakurtzen duenak modu erraz eta bisualean uler dezan adierazle bakoitzak erakusten duen aldaketa-joera. Klima-sisteman ikusitako aldaketa globalean interesa duen publiko ez-espezializatu bati zuzenduta daude klima-adierazleak. Era berean, adierazleen ezagutzan sakondu nahi duten erabiltzaileek kalkulu-metodologiari buruzko azalpen luze bat aurkitu ahal izango dute, argazkiak, datu-iturriak eta erreferentziak dituen atal batekin batera
Eguneratze-aldizkakotasuna adierazle bakoitzaren kasuistikaren araberakoa izango da, eta gehienez ere 1 urtekoa izango da.
Aldagai klimatikoen adierazleak
Tenperatura
Prezipitazioa
Itsasertza, kostaldea eta ozeanoa
Sektore-jarraipenerako adierazleak
Itsasoko ekosistema
Lehen sektorea: arrantza
Osasuna