2023/4/12:
Adierazle klimatikoak Euskadin klima-aldaketaren bilakaera monitorizatzeko
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak Euskadin klima-aldaketarekin lotutako hainbat aldagairen bilakaera ezagutzeko aukera ematen duten zenbait adierazle klimatiko ditu. Informazio hori neurketa-estazioek edo Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko zentroek jasotako datuetan oinarrituta dago, eta klima-aldaketak Euskadin duen eragina aztertzea errazten du.
Horretarako, aginte-taula bat egin da, eta 3 adierazle-tipologia daude:
Aldagai klimatikoen adierazleak
- Tenperatura
- Prezipitazioa
- Itsazertza, kostaldea eta ozeanoa
Sektore-jarraipenerako adierazleak
- Itsasoko ekosistema
- Lehen sektorea: arrantza
- Osasuna
Arintze / egokitza-adierazleak
- Lurzoruko karbono organikoa
Informazio hori guztia Urban Klima 2050en webguneko adierazle klimatikoen (KA Hub) atalean dago eskuragarri; bertan, denbora-serieak eta grafiko interaktiboak kontsulta daitezke, analisia errazago egiteko.

